BBE-Electricidad

ZIKLO KONBINATUA » elektrizitatea » aurrezteko aholkuak

Energia-faktura aurrezteko aholkuak

  • Leiho bikoitzak edo kristal bikoitzak jarri. Etxe bat erosteko orduan kontuan izan zenbat eta argi-ordu eta eguzki-ordu gehiago izan, orientazioaren arabera, orduan eta diru gutxiago gastatuko dela argikuntzan eta berokuntzan.
  • Egon litezkeen bero-ihesak ezabatzea, burleteen bidez zigilatuz.
  • Etxe bateko tenperatura egokiena 20 gradutan lortzen da.
  • Eta gradu bakoitza igotzeak %5 eta %7 bitarteko energia gehiago kontsumitzea esan nahi du.
  • Ez blokeatu erradiadoreak inolako objektu edo altzariren bidez. Erradiadoreak kanpoaldera ematen duten horma eta paretetan kokatuak baldin badaude, horien atzean aluminio-paperezko xafla bat jarri berotasuna isla dadin eta horrela gelara itzul dadin berriro.
  • Berogailuak gauez itzal daitezke, paretek gordetzen duten tenperatura 15 gradu ingurukoa izaten baita, lotarako egokiena.
  • Erregulatzaile-programatzaile bat jartzeak aukera emango du tenperatura moldatzeko eta berogailuak abian jartzeko ordutegia programatzeko.
  • Eraikitzekoak diren etxeetako hormetan sar ezazue isolamendu termikorako zentimetro bateko (gutxienez) geruza bat. Energia-kontsumoa %35raino gutxitzen lagunduko du. Eguzki-orduak gutxiago diren eremu geografikoetan (Euskadin esaterako) hegoaldeko fatxadan leihate handiak eraiki eta leiho txikiagoak iparraldekoan.
  • Lorategia baldin baduzue, hosto galkorreko zuhaitzak aldatu. Udazkenean hostoa galtzen dute eta eguzki-izpiak igarotzen utziko dute.
  • Kontuan izan behar da etxe batean kontsumitutako energiaren %28,6a berokuntza-kontsumoari dagokiola.
  • Etxe batean kontsumitutako argiaren edo energiaren ordainagiria %10 jaitsi daiteke, horretara jarriz gero.
  • Hozkailua-izozkailua zaindu eta ateak beti ongi itxita egon daitezen saiatu. Hozkailua elektrizitate-gastuaren %21a inguru da. Atea denbora luzean irekita edukitzeak edo alferrik irekitzeak kontsumoa areagotuko du. Gainera, hoztu nahi den gradu bakoitzeko %5 igoko da gastua.
  • Ontzi-garbigailua ahalik eta beteena erabili eta ez karga gutxi duenean.
  • Mikrouhin-labea erabiltzeak %5eko energia-aurrezpena esan nahiko du tradiziozko eran elikagaiak berotzeko energia-gastu konbentzionalaren aldean.
  • Tradiziozko bonbillen edo goritasun-bonbillen ordez fluoreszenteak eta halogenoak jarri, edo bestela, kontsumo gutxikoak deritzen modernoagoak.
  • Behar ez den geletan argia itzali eta argi naturala ahalik eta denbora luzeenez erabiltzen saiatu.
  • Ongi isolatutako etxebizitza batek %20 eta %40 inguru gutxitzen ditu berotzeko eta hozteko dituen premiak, bere isolamendu-mailaren arabera.

Beste aholku batzuk

  • Janaria prestatzen ari garenean, estali itzazue eltzeak berotasunik ez galtzeko eta energiarik ez xahutzeko.
  • Amaitu baino lehentxeago gasa itzali, eta sukaldea elektrikoa baldin bada, hamar minutu lehenago, plakaren berotasuna aski izango delako elikagaien egosaldia amaitzeko.
  • Eltze azkarra aukera on bat da, azkarra delako eta denbora, dirua eta... energia aurrezten duelako.
  • Ez ezazu elikagai berorik sartu hozkailuan, horiek hozteko energia asko galtzen delako.
  • Janaria prestatzen ari zaren bitartean labea itxita edukitzen ahalegindu. Irekitzean 25 eta 50 gradu bitartean galtzen ditu.