BBE-Electricidad

ZIKLO KONBINATUA » energia euskadin

Aurreikuspen energetikoen epe luzerako azterketa

1960. urteaz geroztik, Euskal Herriko energia eskaera geroz eta gehiago handitu zen, bilakaera ekonomikoa gauzatuz zihoan heinean; eskaera-mailak bere horretan jarraitu zuen, baita 73 eta 78ko petrolio-krisiak gertatu zirenean ere. Hurrengo hamarraldian, Euskal Herrian garatu ziren industria-politikek birmoldaketa, eraginkortasun energetikoa eta eraberritzea bultzatu zuten, eta horri eskerrak, jarduera ekonomikoa asko hazi zen, eta era berean, aurreko urteetako kontsumo energia gutxitu zen. Egoera hori 90eko hamarraldiaren amaiera arte luzatu zen, baina ondoren, eskaera igo egin zen jarduera ekonomikoaren hazkuntzagatik eta energiaren prezioak neurritsuak zirelako. Halere, 70eko hamarraldian zegoen maila berean mantendu zen eskaera.

Etorkizunari begira, energia aurreikuspenen joerei buruz epe ertain-luzera egindako azterketen arabera, mugikortasun handiak eta errepideko garraio pribatuaren erabilerak izan duen hazkuntzak, eta halaber, neurri txikiago batean, hirugarren sektorean zerbitzu- eta konfort-mailek izan duten pixkanakako hazkuntzak izango dira kontsumoaren hazkuntzaren erantzule zuzenenak datozen urteetan. Gainera, kanpotik ekarri beharrean, elektrizitatea bertan sortuko da neurri handi batean, eta horrek eragina izango du energia-eskaeran. Egindako azterketen arabera, energiaren aurrezte- eta eraginkortasun- politika instituzionalik ezean, energia-premiak %60 baino gehiago haziko dira 2000-2020 epean. Energia-kontsumoaren kontrol eraginkorra egiteko nahitaezkoa izango da epe luzeko energia-politika bat izatea, erabilera zentzuzkoagoa izan dadin eta energiaren kontsumoak eragin txikiagoa izan dezan ingurumenean.

Escenario tendencial de demanda energética 2000-2030

ENERGIA ESKAERA JOERAK

Euskadiko epe luzerako eskaeraren inguruan izan daitezkeen energia-jorerak behar bezala aztertzeko egindako joera-eszenatokiak denbora-muga bat du, 2030. urtean ezarrita dagoena. Ikuspegia 2020. urtean ezarrita eta 2010eko erreferentzia izanik, hauek dira ondorio nagusiak:

  • Euskadiko energia-eskaria %19 igoko da 10 urtean, egungo krisialdiaren ondorioak kontuan hartuta, eta horrek esan nahi du urteko batez besteko tasa %1,8 izango dela.
  • Euskadiko eskari elektrikoa, urtean % 1,6ko batez besteko hazkundea duena, %17 igoko da. Onartzen da hornidura elektrikoaren mixa honela osatuta egotea: %51k zentral termikoetan izando du jatorria, %17k kogenerazioan eta berriztagarrietan, eta gainerako %32ak inportazioetan.
  • Gas naturalaren premiak %30 igoko dira aipatutako aldian, igoerak izando dira sektore guztietan, hori gertatuko da neurri handi batean kontsumoak berreskuratuko diralako, ordezkapenak egingo direlako eta bestelako sektore-igoerak izando direlako.
  • Baliabide berriztagarrien aprobetxamendua 100.000 tep igoko da, eta horrek esan nahi du %18ko igoera izando dela 10 urtean. Horren guztiaren ondorioz, berriztagarriek azken kontsumoan duten partaidetzak %9ko kuota lortu ahal izando du.
  • Sektore guztietako azken kontsumoa %13 igoko da 2010. urtekoarekin alderatzen badugu. Igoera horren buru izando diren sektoreak, suspertze ekonomikoaren ondoren, garraiko sektorea eta industria izando dira.
Escenario tendencial de consumo sectorial 2000-2030

Euskadiko egitura ekonomikoak ere izan du bere bilakaera hazkunde ekonomikoaren babesean. 2008an, zerbitzu-sektoreak BPGaren bi herenak sortu zituen (% 62), industriak, aldiz, %28ra murriztu zuen bere garrantzia eta garraioa %5era igo zen. Eraikuntzaren sektoreak ere igoera izan zuen, BPGaren gaineko %9ra iritsi baitzen hamarkadaren hasieran higiezinen arloan hasitako une gorenaren erantzun gisa, baina bestalde, nabarmentzen da lehen sektoreko ekarpen ekonomikoa jaitsi egin dela, %1 besterik ez baita.

Barne-Kontsumo gordina eta azken energia-kontsumoa

Industria da energia gehien kontsumitzen duen sektorea EAEn, azken kontsumoaren gainean % 45 inguruko partaidetza baitu, beste eskualde eta herrialde batzuetan gertatzen denarekin ez bezala. Horrez gain, Euskadiko industria-sektorean energiari dagokionez industriaren azpisektore oso sendoak daude, esate baterako siderurgiaren, galdaketaren, zementuaren, paperaren, beiraren eta industria kimikoaren kasuan, industriaren energia-kontsumoaren % 72 inguru, guztira. Nabarmendu behar dugu sektorearen gasifikazio-prozesua ondo egin dela, gas naturala industria-kontsumoaren % 40 inguru baita gaur egun, eta gasolioen, petrolio-kokearen eta fuel-olioen kontsumoa % 7 da soilik.

Azken kontsumoa energiaka