BBE-Electricidad

BBE BERRI EMALE » ingurugiroa eta segurtasuna

Kalitatea

AENORen ISO 14001, ISO 9001, OHSAren 18001 eta EMAS III ziurtagiriak lortuak

Informe de Declaración Ambiental (período enero- diciembre 2016)

OSI kudeatzeko sistema

Bahia de Bizkaiak, lantegiak eraikitzeko orduan, kontuan izan du Espainian eta Europako Batasunean Osasun eta Segurtasun alorrean indarrean dagoen araudia. Gainera, instalazioen sendotasunari eman zaion garrantzi handia aintzat harturik, OSI (Osasuna, Segurtasuna eta Ingurumena) Kudeatzeko Sistema bat edukitzea erabaki da, arrisku guztiak kontuan izan direla ziurtatuko duena.

Bere helburuak honakoak dira:

  • Istripuak gertatzea
  • Pertsonei kalteak egitea
  • Ingurumena hondatzea

OSI Kudeatzeko Sistemaren egitura ondorengoa da:

Politika hau garatzeko, Bahia de Bizkaiak bere OSI Kudeaketa Sistemako 13 elementu hartu ditu oinarritzat:

  • 1. Aitzindaritza eta erantzukizuna: Erakundearen maila desberdinetako zuzendarien ardura izango da langile guztiek ingurumen, osasun eta segurtasun alorreko helburu guztiak bete eta errespeta ditzatela: OSI jokabide zuzenak erakutsiz, eginkizunak eta erantzukizunak garbi adieraziz, beharrezko baliabideak eskainiz eta etengabean ebaluatuz, berrikusiz eta hobetuz.
  • 2. Arriskuaren ebaluazioa eta kudeaketa: arriskuaren kudeaketa OSIko elementu guztiei eragiten dien prozesu bat da. Helburua: maiztasun batez arriskuak mugatzea, ebaluatzea, horiek kudeatzeko neurriak hartzea, eta, modu horretan, gerta litezkeen istripu edo ezbeharrei aurrea hartzea eta horiek murriztea.
  • 3. Pertsonak, heziketa eta jokabidea: Arreta handiz hautatu diren eta heziketa bat eskaini zaien langileen gaitasuna maiztasun batez ebaluatzen da.
  • 4. Kontratistekin eta beste batzuekin egindako lana: Kontratisten, hornitzaileen eta lan-harreman bat daukaten beste pertsona batzuen lehiakortasuna ebaluatzen da. Horiekin batera lan eginten da Bahia de Bizkaiaren egitasmoak beteko direla ziurtatzeko.
  • 5. Instalazioen diseinua eta eraikuntza: Instalazioak segurtasun, osasun eta ingurumen arloko arau guztien arabera diseinatu, eraiki eta abian jarri dira.
  • 6. Eragiketak eta mantentze-lanak: Instalazioak indarrean dagoen diseinu-esparruaren barruan ari eta mantentzeno dira, segurtasunez, osasunez eta ingurumenarekiko zuzentasunez jardun dezaten.
  • 7. Aldaketen kudeaketa: Antolamendu, langile, sistema, prozedura, ekipo, produktu, material edo substantziei dagokienez egiten diren aldi baterako aldaketa nahiz aldaketa iraunkor guztiak lege eta araudietara egokituko dira, eta OSIri buruzko eraginekin loturiko azterketa zientifiko berriak aintzat hartuko dituzte.
  • 8. Informazioa eta dokumentazioa: Eragiketa eta produktuei buruzko informazio zehatza eskainiko da.
  • 9. Bezeroak eta produktuak: Produktuekin loturiko arriskuak ebaluatu eta horien berri emanten da. Erabiltzaileei argibideak ematen zaizkie produktu horiek ingurumenarekiko segurtasunez eta erantzukizunez erabili ahal izan ditzaten.
  • 10. Alderdi interesatuen eta erkidegoaren kontzientziazio-maila: Erkidegoarekin elkarrizketa aktibo bat finkatuta dago OSI alorrean, Bahia de Bizkaiak egindako eragiketen, produktuen eta konpromisoaren zuzentasunari buruzko konfiantza publikoari bere horretan eusteko.
  • 11. Krisi eta larrialdi-egoeren kudeaketa: Larrialdietarako kudeaketa-planak prestatuak daude, istripuren bat gertatuz gero langileak, bezeroak, publikoa, ingurumena eta jabetzaren ospea babesteko beharrezkotzat jotzen diren talde, prestakuntza eta langileak zehaztu ahal izan daitezen.
  • 12. Ezbeharren azterketa eta prebentzioa: Ezbeharrak ikertzen dira berriro gerta ez daitezen. Etorkizuneko kalte eta galerak gutxitzeko prebentzio-neurriak eta neurri zuzentzaileak erabiliko dira.
  • 13. Ebaluatzea, segurtatzea eta hobetzea: Egitasmo horiek aplikatu eta betetzen direla egiaztatzen da aldian behin, hala barne-autokontrolen bidez nola hirugarrengoek egindako kanpo-ebaluazioen bidez. Informazioa prozesuak hobetzeko erabiliko da.