BBE-Electricidad

LEGE OHARRA

BAHÍA DE BIZKAIA ELECTRICIDAD, S.L.k(aurrerantzean biak BAHÍA DE BIZKAIA), izaera pertsonaleko datuen babeserako indarrean dagoen araudia betez (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa), baita informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuen alorrean egun dagoen araudia ere (uztailaren 11ko 34/2002 Legea), www.bahiasdebizkaia.combidez egiten diren eragiketa guztietan (kontsultak egitean, lan-eskaerak bidaltzean, etab.) aplikatzekoak diren ondorengo erabilera-baldintza orokorrak jakinarazi nahi dizkizue.

1. Legezko datuak

BAHÍA DE BIZKAIA ELECTRICIDAD, S.L., bere helbide soziala Zierbena 48508, Punta Ceballos kalea, 8. zk. da eta bere IFK: B-48969877, Bilboko Merkataritza Erregistroan inskribatua, 3666 Tomoa, 0 Liburua, 163 Folioa, BI-21779 Orria, 17. Inskripzioa. eta bestetik, BAHÍA DE BIZKAIA GAS, S.L., bere helbide soziala Zierbena 48508, Punta Ceballos kalea, 2. zk. da, eta bere IFK: B-48969885, Bilboko Merkataritza Erregistroan inskribatua, 3666 Tomoa, 0 Liburua, 145 Folioa, BI-21780 Orria, 16. Inskripzioa. BAHÍA DE BIZKAIA ELECTRICIDAD, S.L. da www.bahiasdebizkaia.com domeinuaren titularra, eta behar bezala inskribatua dago Bilboko Merkataritza Erregistroan, uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritakoa betez.

2. Jabetza Intelektuala

Webgunearen jabetza intelektualaren eskubideak, baita bertako edukiena ere, BAHÍA DE BIZKAIArenak dira.

Guztiz debekatuta dago orrialde honetan edozein eraldaketa egitea. BAHÍA DE BIZKAIAk ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko baimendu gabeko manipulazioak edo eraldaketak egiteagatik. BAHÍA DE BIZKAIAk ez du bere jabetza industrial edo intelektualaren eskubideen gaineko inolako erabilera-baimenik edo lizentziarik emango, ezta webgunearekin loturiko beste edozein jabetza edo eskubide, zerbitzu edo edukien gainekorik ere.

Webgune honetako edukiak erabat edo zati batean erreproduzitzea debekatuta dago, baldin eta horren jatorria aipatzen ez bada edo horretarako berariazko baimena eskatu ez bada. Webgune honetan dagoen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta BAHÍA DE BIZKAIAren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan kalteak eta galerak sortzeak, legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango dute, eta behar izanez gero, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak eskatuko dira.

3. Erabilera-baldintzak

Webgune hau BAHÍA DE BIZKAIAk sortu du, informazio-xede batekin, berau doan erabili ahal izateko.

a) Bidezko erabilera

Webgune honen eta bertako zerbitzuen erabiltzaileek trafikoko lege eta erabilerekin bat datorren erabilera egitera behartzen dute beren burua, eta uko egingo diote webgunea eta bertako zerbitzuak legearen aurkako helburu edo ondorioekin erabiltzeari, edo hirugarrengoen eskubide eta interesen kalterako, edo webgunea eta zerbitzuak hondatu, baliogabetu edo gainkargatu dezakeen modu batean, edo erabiltzaileek webgunea eta bertako zerbitzuak egoki erabili edo baliatu dezatela eragotzi dezakeen modu batean. Obligazio hori betetzen ez dutenek hori ez betetzeak eragin ditzakeen kalte edo galeren erantzukizuna hartu beharko dute BAHÍA DE BIZKAIAren aurrean eta beste hirugarrengo batzuen aurrean.

b) Akatsen bermea

BAHÍA DE BIZKAIAk ez du bermatzen webgunean sartzean edo bertako edukian akatsik izango ez denik; izaera ofizialeko argitalpenak aipatzen edo berregiten direnean, aipamen horrek informazio-izaera hutsa izango du, eta beraz, ondorio guztietarako, bere buletinean edo dagokion iturri ofizialean duen argitalpena izango da baliagarria.

c) Zerbitzuaren erabilgarritasuna

BAHÍA DE BIZKAIAk, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi beharrik izan gabe, bere web orrian dagoen informazioa edo haren konfigurazioa edo aurkezpen modua aldatu eta eguneratzeko ahalmena izango du.

BAHÍA DE BIZKAIAk ez du bermatzen webgunearen eta bertako zerbitzuen funtzionamendua une oro erabilgarri egongo denik eta jarraipena izango duenik. Arrazoiz eta zentzuz ahal denean, webgunearen eta zerbitzuen funtzionamenduan gertatzen diren etenaldiak aldez aurretik jakinaraziko dira.

BAHÍA DE BIZKAIAk ez du inolako erantzukizunik hartuko webgunearen edo zerbitzuen funtzionamendua etengabea ez izateak edo erabilgarri ez egoteak eragindako edozein kalte edo galerengatik, erabiltzaileek webguneari eta zerbitzuei egotz diezaieketen erabilerarekin pozik ez sentitzeagatik, webguneak eta zerbitzuek huts egiten duten maiztasunagatik, eta bereziki, nahiz ez hori bakarrik, webguneetan edo zerbitzuak eskaintzen direnetan sarbide-arazoak izateagatik.

4. Erantzukizuna bertako informazioari emandako erabileragatik

Erabiltzaileak jakin badaki, eta bere borondatez onartzen du gainera, webgunearen, zerbitzuen eta bertan jasotako edukien erabileraren erantzule bakarra bera dela kasu guztietan. Bai webgunerako sarrera eta bai bertan dagoen informazioaren erabilera, hori egiten duenaren ardura da, ez beste inorena. BAHÍA DE BIZKAIAk ez du bere gain hartuko webgunean sartzeagatik edo informazioa erabiltzeagatik egin daitekeen edozein kalte edo galera, ezta edozein iritzi edo erabaki pertsonal nahiz enpresarial sustengatzeko horiei ematen zaien aplikazioagatik ere. BAHÍA DE BIZKAIAk ez du inolako erantzukizunik hartuko, webgunean agertzen diren hirugarrengoen esteken konexio edo edukiengatik.

5. Izaera Pertsonaleko Datuak Babestea

BAHÍA DE BIZKAIAren webgune edo zerbitzuren batean sarbidea izateko izaera pertsonaleko datuak jasotzea beharrezkoa den kasuetan, jakinarazten da Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarekin loturiko indarreko araudian eta gainerako garapen-arauetan ezarritakoarekin bat etorriz tratatuko direla datu horiek. Eskainitako datuak izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatu batean sartuko dira, eta hori, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean behar bezala inskribatuta egongo da.

BAHÍA DE BIZKAIAk datuak babestearekin loturiko indarreko legeria betetzen du, eta halaber, jasotako datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren prozedura administratiboak eta teknikoak betetzen ditu.

BAHÍA DE BIZKAIAren pribatutasun-politikak bermatu egingo dio erabiltzaileari kasu guztietan bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango duela, posta arrunt bidez, hona bidalita: BAHÍA DE BIZKAIA Posta-kutxa 10 zk., 48580 Abanto-Zierbena, edo bestela, e-mail bidez: prensa@bahiasdebizkaia.com

6. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Espainiako legerian finkatua dago webgune honen erabilera, erabiltzaileak duen lege-ingurunea edozein izanik ere. Baldintza hauen interpretazioan sor litekeen edozein desadostasun BAHÍA DE BIZKAIAk bere jarduera finkatuta duen tokiko auzitegietan ebatziko da.

Zure posta elektronikoko helbidea jakinarazten baldin badiguzu, BAHÍA DE BIZKAIAk eskainitako zerbitzuekin loturiko jakinarazpenak bidal ditzagun erabiltzeko baimena ematen diguzula ulertuko dugu.