Sarrera

Kalitatea, ingurugiroa eta segurtasuna

Bahía de Bizkaia Electricidad S.L. konpromiso sendoa du ingurumenarekin. Eta hori lortzeari begira, Bahía de Bizkaia Electricidad teknologiarik onenak eta berrienak darabiltza ingurumen eta segurtasun alorreko araudirik zorrotzena bete nahian.

Horregatik, giza baliabide eta bitarteko material garrantzitsuak erabili dira izan litezkeen ingurumen-eraginak aztertu eta mugatzeko. Bahía de Bizkaia Electricidad-eko profesional eta aditu independenteen talde batek Ingurumen Eraginari buruzko Azterketa bat egin du, eta bertan, egon litezkeen arazoak topatzeaz gain, lantegi horiek segurtasun-estandar zorrotzenen arabera diseinatzeko irtenbide tekniko egokienak eskaini dituzte.