Kontrol Aretotik antolatzen da nagusiki lantegia, bertan monitorizazio eta kontrol-seinale nahikoak
daudelako beharrezkoak diren ekintzak abiarazteko, Unitatea jardueran dagoen bitartean.
Gas-turbinak, lurrun-turbinak eta Zentraleko beste ekipo-sorta batzuek, hala nola Uraren Tratamendurako
Instalazioak, Gehigarri Kimikoak Eransteak, Itsasoko Ura Iragazteko Ekipoak, etab.ek, tokiko kontrol-panelak
dituzte, eta bertatik abiaraz daitezke. Tokiko panel horiek Zentralaren Kontrol Banatuaren Sistemarekin
komunikaturik daude, eta bertatik ekintza nagusiak egiteko agindua eman daiteke.
Lantegiko eraikinen eta ekipoen antolaerak zentral trinko bat dela islatzen du.
Eraikin horien diseinuan arkitektura industrialaren irizpideak erabili dira, era honetako lantegietan ohikoa baita.
Jarraian, zentraleko eremu desberdinak berrikusten dira:
Gas-turbinak eta beren osagarriak bi solairuko eraikin baten barruan kokatuta daude. Sabairik baxuena duen eraikin-zatiaren
gainean turbinen onarpen-airearen iragazkiak bermatzen dira. Mantentze-lanetarako bi zubi-garabi daude, bat turbinen eremuan
eta bestea turbinen generadoreen eremuan.
Lurrun-turbina goratua dago, eta kondentsadorea, berriz, behe-presioko atalaren ihesaren azpian aurkitzen da. Solairuen artean
turbinaren osagarriak daude kokatuta (olioa, lubrifikazioa, ekipo elektriko osagarria, hidrogeno-zigilaketarako olioa, etabar).
Zubi-garabia turbinaren ardatzarekiko paralelo doa, eremu guztiak hartuz.
Turbinaren eraikinaren eta eraikin elektrikoaren artean elikadura-uraren ponpak kokatuta daude lurraren maila berean. Horien
gainean, turbinaren instalazio berean desgasifikadorea aurkitzen da.
Transformadore nagusiak turbinen eraikinaren eta azpiestazioaren artean aurkitzen dira, harantz irten dadila ahalbidetuz.
Berreskurapen-galdaren eremua
Berreskurapen-galdarak pabiloi estali beraren barruan kokatzen dira. Galdara horiek 125 m-ko altuera eta hormigoizko fustea
duen tximinia batekin konektatzen dira, galdara bakoitzarentzat gas-hodi independenteak dituztela.
Eraikin elektriko, kontrol eta bulegoen eremua
Beheko solairuan ekipo elektrikoen eta laborategi kimikoaren aretoak kokatzen dira. Goiko solairuan, ekipo elektrikoen gainean,
kontrol-aretoa aurkitzen da, eta laborategiaren gainean, bulego orokorrak.
Gas-turbinen eraikinen eta galdaren artetik pipe rack bat doa, beharrezkoak diren hodi nagusiak eta osagarriak eramateko
erabiltzen dena.
Instalazio osagarrien eremua
Instalazioaren sarreraren ondoan uren tratamendu-ekipoak, efluenteak, deposituak, aire konprimatuaren sistemak eta suteen aurka
babestekoak daude kokatuta.
Bahia de Bizkaia Electricidad-en (BBE) eraikuntzari buruzko informazioa.
Sustatzailea: BP, EVE, Iberdrola eta Repsol YPF.
Proiektuaren egilea: UTE BAIA: Babcock Borsig España, Abengoa; Idom.
Ingeniaritza, proiektuaren kudeaketa: Iberinco.
Proiektuaren ingeniaritza: Idom.
Gas-turbina: General Electric.
Alternadoreak: General Electric.
Konpresoreen garbiketa: Eusitrade.
Berreskurapen-galdarak eta galdaretako balbulak: Babcock Borsig España.
GP/BP lurrunaren girotzaileak: Comeval.
Galdarak elikatzeko ur-ponpak: Flowserve.
Lurrunezko by-pass sistema: CCI Valves.
Lurrun-turbina: General Electric.
Alternadorea: General Electric.
Hormigoizko tximinia: Edytesa.
Galdara osagarria: Standardkessel Ibérica.
Kondentsadorea: Babcock Borsig España.
Kondentsatze-ponpak: Flowserve.
Kondentsatze-depositua: Iberfuel.
Huts-ponpak: Nash.
Kondentsadorea garbitzeko sistema: Beaudry.
Itsasoko ura iragaztea: Beaudry.
Itsasoko ura zirkulatzeko hodia: Noncales.
Zirkulatzeko ur-ponpak: Flowserve.
Motor elektrikoak: Indar.
Gutxieneko hozte-zerbitzuen ponpak:Flowserve.
Hozte-uraren sistemako kondentsagailua garbitzea: Beaudry.
Tximeleta-balbulak eta itzulketaren aurkakoak: Babcock Borsig España.
Plaken trukagailuak: Alfa Laval.
Konpentsatze-depositua: Noncales.
Zirkulatzeko ponpak: Flowserve.
Dosifikatze-sistema: Dosapro.
Instrumentuak:ABB.
Neurketa-ekipoak: Instromet Gas.
Desmineralizazio-lantegia: Ordeo-Degremont.
Ur-deposituak: Iberfuel.
Tratatutako ura bultzatzeko ponpak: Bombas Itur.
Tratamendu-lantegia: Ordeo-Degremont.
Transformagailu nagusiak: ABB Trafo.
Transformagailu osagarriak: ABB Trafo.
ERDI-TENTSIOKO ENBARRATUA
Hariteria: ECN Cable.
GT/ET sarearen muntaketa eta instrumentuak: Isotrón.
BEHE-TENTSIOKO ENBARRATUA
BTko taula orokorra eta CCM: Consonni.
Bateriak: Jema.
KZ Banaketa-taula:
Energia seguruaren sistema: Jema.
Larrialdiko diesel multzoak: Cymasa
Kanpoko eta barruko argiteria: Tecuni/Isotrón
GAINBEGIRATZEKO ETA KONTROLATZEKO SISTEMA
Kontrol banatuaren sistema: Yokogawa.
GT-Mark V: General Electric.
ST-Mark V: General Electric.
Equipos BOP, caldera y tuberías: Babcock Montajes/Nervión Montajes eta Mantenimienetos.
Potentzia-trena: Tamoin Power Services.
Itsasoko uraren hartunearen muntaketa, kloratze-sistema: Babcock Montajes/Nervión Montajes eta Mantenimienetos.
Elikatze-uraren hartunearen muntaketa: Babcock Montajes/Nervión Montajes eta Mantenimienetos.
Altxatzeko maniobra nagusiak: Lastra.
Garabi-zubiak: Industrias Electromagnéticas G.H.
Euskarri zurrunak eta elastikoak hodi, galdara eta linea osagarrientzat: Pihasa.
Hodi-sistemak: TSE.
Lurrun nagusiarentzako altzairu aleatuzko hodiak: Fabricom.
Hodien haize-ematea: Brambles.
Altzairuzko hodiak: Tubacero.
BALBULAK ETA ERAGINGAILUAK
Kontrol-balbulak: Emerson Process.
Eragingailu elektrikoak: Rotork.
INGURUMEN-ERAGINARI BURUZKO AZTERKETA
Azterlana zehaztu, koordinatu eta idaztea: Idom.
Atmosferan duen eragina eta zaratari buruzkoa aztertzea: Labein.
Bero-lumak itsas ingurunean duen sakabanaketari eta jokaera hidrodinamikoari buruzko azterketa: Azti.
Lehorreko biotaren eta hegazti-faunaren inguruko azterketa: Ekos.
Obra zibila: Seridom.
Itsaspeko obra zibila/hustubidea: Ferrovial.
Aire konprimituko sistema: Atlas-Copco.
Emisioak monitorizatzeko sistema: ABB.
Presio eta tenperaturako instrumentuak: Instrumentos Wika.
Laginak hartzea: Siemsa.
Babes katodikoa: WWI Procat.
Suteen aurkakoak: Pacisa.
Berogailuak eta aire girotua, bulegoen kontrol-eraikinean: Microclima.
Hodien haize-ematea: Brambles.
Garbiketa kimikoa: Berako.
Bistaratze-murala: Aplein Ingenieros.