BBE-Electricidad

DESKRIBAPEN TEKNIKOA » sarrera

Ficha Técnica

Instrumentación y control:

Instrumentos: 1.500.

Señales: 6.500.

Longitud cable instrumentos: 34.400 m.

Longitud bus comunicaciones: 7.850 m.

Sistema eléctrico

Bandejas instaladas: 8.300 m.

Longitud de cable de 6 kV: 45.300 m.

Longitud de cable BT: 119.200 m.

Longitud de cables control: 52.600 m.

Tubo conduit instalado: 3.400 m.

BOP mecánico

Tubería A106 (B): 10.900 m.

Tubería A312 inoxidable: 4.500 m.

Tubería A106 (C): 400 m.

Tubería aleada P91: 1.100 m.

Transformadores Principales:

Potencia: 315-400 MVA.

Relación de transformación: 405/15,75 kV.

Grupo de conexión: 4 N d 11.

Tensión de c.c.: 15%.

Transformadores Auxiliares

Potencia: 36 MVA.

Relación de transformación: 15,75/6,3 kV.

Grupo de conexión: P y 11.

Tensión de c.c.: 11,4%.

Se eleva de 15,75 a 400 kV para inyección en la red.

Alternadores

Potencia de generador TG: 307 MVA.

Potencia de generador TV: 339 MVA.

Tensión: 15,75 kV.

Velocidad: 3.000 r.p.m.

Frecuencia: 50 Hz.

Lantegiaren deskribapen orokorra

Kokapena
mapa de euskadi

BAHIA DE BIZKAIA ELECTRICIDAD lantegia Zierbenako udal mugartean kokatua dago (Bizkaia), Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan (Espainian). BBEren Ziklo Konbinatuko Zentralak gutxi gorabehera bost hektareatako lur-eremua hartzen du, Bilboko portua handitzeko Punta Luceron induskatutako lurretan.

Zentrala BAHIA BIZKAIA GAS izeneko birgasifikazio-lantegiaren aldamenean kokatua dago. Horrexekin egiten du muga ipar-mendebaldean, TEPSArekin ipar-ekialdean, azpi-estazioarekin hego-ekialdean eta Zentralarekiko paralelo doan errepidearekin hegoaldean.

Itsasoa 250 metro ingurura dago ipar-ekialde norabidean. Ingurunea laua da eta +7,36 metroko kotan aurkitzen da.

Teknologia eta antolamendua
mapa de euskadi
mapa de euskadi mapa de euskadi mapa de euskadi

Zentralak "2 x 1" konfigurazioa du, General Electric etxearen bi MS 9001 FA gas-turbina ditu, zirkulazio naturala berreskuratzeko bi galdara, Babcock Wilcox Española etxearen hiru presio-maila eta General Electric etxearen hiru ataletako lurrun-turbina bat, tarteko beroketa duela.

Bai gas-turbinek eta bai lurrunekoak ere multiardatz (2 x 1) kontzeptuarekin bat etorriz abiarazten dituzte beren sorgailuak. Gas-turbina maila industrialekoa da, errendimendu handiko teknologia aurreratua du eta NOx eta CO emisioen maila txikia da.

Gas-turbinak beren bankadaren gainean kokatuak daude lurraren mailan, eta lurrun-turbina, berriz, oinarri goratu baten gainean, pasabide bakarreko kondentsagailua turbinaren azpiko atalaren ihesaren azpian kokatu ahal izateko. Kondentsagailu hori itsasoko uraz hozten da zirkuitu irekian.

Turbina guztiak turbinen eraikinaren barrualdean aurkitzen dira. Berreskuratze-galdarak galdaren eraikinen barruan daude.

Era berean, transformagailu nagusiak eta osagarriak aire zabalean daude, turbinen eraikinaren eta REE azpi-estazioaren artean.

Gas-turbinek erabiltzen duten gas naturala aurrez berotzen da, berreskuratze-galdaretatik ateratako ura erabiliz, Ziklo Konbinatuaren eraginkortasuna areagotzearren.

Ziklo Konbinatuaren diseinurako hautatutako irizpideak ondorengo kontzeptuetan oinarrituta daude.

  • Malgutasuna:

    Lantegiak lan egin dezake bai karga-oinarriarekin eta bai karga partzialekin ere, errendimendu bikaina emanez.

  • Abiarazte-denbora murritzak:

    %100eko by-pass horiei esker gas-turbinak eta berreskurapen-galdarak bakarka abiaraz daitezke, lurrun-turbina abiarazi beharrik izan gabe, eta beraz, abiarazte-denbora oso laburra da.

  • Erabilgarritasun handiak:

    Ekipoen diseinu frogatuen eta erredundantzia egokien bidez, lortzen diren erabilgarritasunak oso handiak dira.

  • Eraginkortasun handia:

    Erdietsitako eraginkortasun handiaren oinarriak hauek dira:

    • Lurrun-zikloa hobetzea, lurrun biziaren eta birberotuaren tenperatura-baldintza handietan oinarriturik, eta halaber, kondentsagailuaren huts-maila handia.

    • Turbinako ihes-gasak ahalik gehiena aprobetxatu izana, galdaran "pinch points" murritzekin eta tximinian gas-tenperatura murritzekin.

    • Turbinan erabilitako gasa aurrez berotu izana.

    • Gas-turbinako konpresorean alabe gidari aldakorrak erabili izana.

  • Kutsadura-maila apalak:

    Erabilitako teknologiei esker (Dry Low NOx combustor), eta halaber, ziklo konbinatuaren kontzeptu berari esker, atmosferara igortzen den CO2 kopurua murrizten baitu, lantegi hau kutsadura-maila apala duen instalazio bilakatu da.

Potentzia eta errendimendua
mapa de euskadi mapa de euskadi

Funtzionamendu-baldintza nominaletan, zentralak transformagailu nagusietako altako borneetan izango duen potentzia garbia 800 MWkoa izango da, eta kontsumo espezifikoa, berriz, 6.355 kJ/kWh-koa.

Potentzia hori jarraian adierazten den moduan banatzen da.

  • 1 zk. gas-turbina: 254.000 kW
  • 2 zk. gas-turbina: 254.000 kW
  • Lurrun-turbina: 281.823 kW
  • Osagarrien kontsumoa: 12.213 kW
Erregaia

Zentralak kontsumitzen duen erregai bakarra gas naturala da, nahiz eta etorkizunean gasolioa erretzeko aukera ere jaso litekeen, zeren eta turbinak horretarako prestaturik baitaude. Beharrezkoa den gutxieneko presioa 35 bar da.

BBGren birgasifikazio-lantegiak eskainiko du behar den gasa, betiere gas-turbinek eskatzen dituzten baldintzetan.

Sare elektrikoarekin duen konexioa
mapa de euskadi mapa de euskadi

BBE zentralak Espainiako Sare Elektrikoaren (REE) garraio-sarearekin duen konexioa 400 kV-ko azpi-estazio berri baten (REEk eraikia) eta garraio-sarearen arteko interkonexioaren bitartez egiten da.

BBE Zentralaren hornidura-muga transformagailu nagusien auto-balbuletan finkatua dago (400kV).

Hozte nagusia

Hoztea, bai kondentsadorearena eta bai hozte-zirkuitu itxiarena, itsasoko uraz dabilen zirkuitu ireki baten bitartez egiten da.

Ponpa-etxea itsaso bazterrean kokatua dago eta hormigoizko hodi lurperatu baten bitartez lotua dago zentralarekin. Itsasoko ura, kondentsadorean barrena igarotzen denean, itsasorako deskargaraino eramaten da itsaspeko hustubide baten bidez, eta horrela, ur hori kostatik 50 m. urrunduta 20 m-ko sakonera dagoen toki batean deskargatzeko aukera dago. BBGren lurretatik igarotzen denean, konexio-gune bat du BBGren instalazioarekin, eta horrela, itsasoko uraren parte bat erabiliko du gas likidotuaren lurruntze-prozesua burutu ahal izateko.

mapa de euskadi mapa de euskadi
Datu nagusiak:

Hozte-zirkuituaren luzera: 840 m.

Hodien barne-diametroa: 2,5-3 m.

Hustubidearen luzera: 50 m.

Ponpa-etxea

Itsasoko uraren emaria: 14,4 m3/s.

Neurriak: 31,3x17,2x15(h)m.

Sakoneko kota: -7,5 m.

Ingurumenean duen eragina
Ingurumenean duen eragina Ingurumenean duen eragina

Zentralak errespetatu egiten ditu ingurunera likidoak, gasak eta zaratak igortzeko dauden gehienezko muga baimenduak.

Gas-turbinek NOx indize baxuko erregailuak dituzte, NOx igorpena 50 mg/Nm³ mailaren azpitik egon dadin. Halaber, tximiniaren (KARMANek egina) altuera 125 m-koa da, kutsatzaile gaseosoak sakabanatu daitezela errazteari begira.

Diseinu-baldintzak
Inguruneko baldintzak
Inguruneko baldintzak:
  • Diseinatutako giro-tenperatura: 15°C
  • Giro-tenperaturaren heina: -6,6°C-41,7°C
  • Diseinatutako hezetasun erlatiboa: %73
  • Hezetasun erlatiboaren heina: %56 - %85
  • Diseinatutako atmosfera-presioa: 1015 mbar
  • Igoera: +7,32 m.
  • Kokapena: Itsaso bazterrean
  • Haizearen gehienezko abiadura: 148 km/h
  • Karga elurteengatik: Ez da aplikagarri
Hozte nagusia:
  • Hozteko fluidoa: Itsasoko ura
  • Itsasoko uraren tenperatura: 19°C
  • Tenperatura-jauzia kondentsadorean: 8°C
Erregaia:
  • Erabilitako erregaia: Gas Naturala
  • Laguntzarako erregaia: Gasoliora igarotzeko aukera
  • Beharrezko gutxieneko presioa: 35 bar
  • Gasa aurrez berotzea: Barnean