Bahia de Bizkaiak konpromiso sendoa du ingurumenarekin. Eta hori lortzeari begira, Bahia de Bizkaiak teknologiarik
onenak eta berrienak darabiltza ingurumen eta segurtasun alorreko araudirik zorrotzena bete nahian.
Horregatik, giza baliabide eta bitarteko material garrantzitsuak erabili dira izan litezkeen ingurumen-eraginak aztertu
eta mugatzeko. Bahia de Bizkaiako profesional eta aditu independenteen talde batek Ingurumen Eraginari buruzko Azterketa
bat egin du, eta bertan, egon litezkeen arazoak topatzeaz gain, lantegi horiek segurtasun-estandar zorrotzenen arabera
diseinatzeko irtenbide tekniko egokienak eskaini dituzte.
Ura eta airea aztertu dira, baita zarata-maila eta ikusmenarekiko eragina ere itsas ingurunean, ondarean, etab., eta oso
emaitza positiboak lortu dira: eragin oso txikia alderdi guztietan. Hori hala izanik ere, lantegien diseinuan Azterketako
proposamen zuzentzaile guztiak jaso dira.