BBE-Electricidad

ZIKLO KONBINATUA » sarrera

ZIKLO KONBINATUA

Ziklo Konbinatuko Zentral Termiko baten oinarria gas-turbina bat da, eta lurrun-ziklo baten bidez hondar-berotasuna aprobetxatzen da.

Gas-turbina batek, turbina horri erantsita dagoen konpresore batek konprimitutako airea errekuntza bidez berotuz funtzionatzen du (Brayton Zikloa).

Turbinan gasak hedatzean, lan bat sortzen da, eta hori energia elektriko bihurtzen du alternadoreak.

Erregai nagusia, oro har, gas naturala izan ohi da. Gas-turbinatik irteten diren gasak 600°C-tik gorako tenperaturetan egon ohi dira. Horien beroa berreskuratze-galdara batean aprobetxatzen da lurruna sortzeko, eta hori, aldi berean, lurrun-turbina batean hedatzen denean, lana sortzen du eta hori ere energia elektriko bihurtzen da (Rankine Zikloa).

Gas-turbinaren bidez eta lurrun-turbinaren bidez bi ziklo horien konbinaketak, errekuntzako beroa hobeto aprobetxatzea ahalbidetzen du, eta horren etekin orokorra %55a baino handiagoa da, zentral termiko konbentzionaletan %35 lortzen den bitartean.