BBE-Electricidad

ZIKLO KONBINATUA » elektrizitatea » aholku praktikoak

Elektrizitateari buruzko zenbait aholku praktiko:

Ez dugu ahaztu behar elektrizitateak inolako arazorik ez emateko, kontuan izan behar ditugula zenbait gomendio:

  • Kontaktuak
    Ez ezazu etxetresna elektrikorik ukitu eskuak bustita dituzula, oinutsik zaudela edo bainuontzitik irten berria baldin bazara.
  • Diferentzialak
    Aldian behin egiaztatu ezazu diferentzialak ongi dabiltzala, daukaten proba-botoia sakatuz. Hori zapaltzean ez bada korrontea eteten, deitu lehenbailehen argiketariari alda dezan.
  • Lurrerako hartunea
    Egiaztatu ezazu konektatutako etxetresna guztiek lurrerako hartunea dutela. Ez baldin badute, deskarga elektriko bat gertatzeko arriskua izango duzu, eta batzuetan oso ondorio kaltegarriak izaten ditu.
  • Entxufe anizkoitzak
    Entxufe anizkoitzak (lapurrak) ez dira inola ere instalatu behar. Normalean, ampere-kopuru baterako prestaturik daude eta kopuru hori oso goitik gainditzen da. Arazoen eta sute-arriskuen iturri nagusia dira.
  • Mantentze-lana
    Garrantzitsua da instalazio elektrikoen egoera ona gainbegiratzea, bai industrietakoena eta bai etxeetakoena ere, konponketa garestiak eta alferrikako nahigabeak gerta ez daitezen.