BBE-Electricidad

ZIKLO KONBINATUA » elektrizitatea » aurrezteko aholkuak

  • Arrautza bat frijitzea 0,02 € kostatzen da sukaldea elektrikoa bada eta 0,01 € gas naturaleko etxetresna bat baldin bada.
  • Bost minututan dutxatzea 0,39 eta 0,54 € artean kostatzen da berogailua elektrikoa bada eta 0,25 eta 0,3 € artean gas naturalekoa baldin bada.
  • Ordubetez lisaburdinaz aritzea, tresna bakoitzaren arabera, 0,15 € inguru kostatuko da.
  • Garbigailu baten ziklo arrunt batek 0,27 € inguruko kostua du.
  • Berogailuak piztuta emandako ordubete bat 0,36 eta 0,51 € artean kostatzen da elektrizitate bidez, eta 0,24 eta 0,3 € artean galdara gas naturalekoa baldin bada.
  • Telebista ordubetez piztuta edukitzeak 0,03 eta 0,06 € bitarteko kostua du, etxetresna-motaren arabera.

Kasu horietan guztietan, kontuan izan behar da gutxi gorabeherako batez besteko prezioak direla, askotan norberak duen tarifaren arabera, etxetresna-motaren arabera eta ezaugarri teknikoen arabera alda daitezkeenak, eta berokuntzari dagokionez, esate baterako, etxeak duen orientazioaren arabera, kristal-motaren arabera, estankotasun edo isolamendu-mailaren arabera, etab.

Kontuan izan behar da, halaber, pertsona bakoitzak tenperatura desberdin bat behar duela: denok ez gara konforme egoten gradu berdinetan "hotz naiz edo bero naiz" esaterakoan.