BBE-Electricidad

BBE BERRI-EMAILE » merkatuaren zuzentasuna eta gardentasuna (REMIT)

Bahia de Bizkaia Electricidad, S.L. informazio-gardentasunarekin guztiz inplikatua dago, elektrizitatearen handizkako merkatuetan ahalik eta konpetentziarik handiena izan dadin. Beraz, eta energiaren handizkako merkatuaren zuzentasun eta gardentasunari buruzko 1227/2011 Araudiarekin (EB) bat etorriz (REMIT), ondorengo informazioa eskaini nahi du:

Instalatutako Potentzia Garbia: BBE ziklo konbinatuko zentral elektriko bat da, bi gas-turbina eta lurrun-turbina bat dituena, eta bertan instalatutako potentzia 785,25 MW da.

ERABILEZINTASUN PROGRAMATU GABEAK

Agiri honetan, gaur egun aktibo dauden eta handizkako merkatuari eragin diezaioketen erabilezintasun programatu gabeak azaltzen dira. Informazio hori sistemaren operadoreari (REE) jakinarazi zaio, 2.5 Jarduera Prozedurarekin bat etorriz.

ERABILEZINTASUN PROGRAMATUAK

Agiri honetan BBEk datozen 12 hilabeteetarako aurreikusita dituen erabilezintasun programatuak zehazten dira. Informazio hori sistemaren operadoreari (REE) jakinarazi zaio, 2.5 Jarduera Prozedurarekin bat etorriz.