Ziklo termiko hau eraginkorrenetako bat dela diote, beste sistema batzuekiko abantaila handiak dauzkalako.
Gas naturaleko eta ur-lurruneko ziklo konbinatuak eskaintzen dituen abantailak honakoak dira:
         - Eraginkortasun handia, %55a baino gehiago. Ziklo indibidualek baino %20a gehiago.
 - Ingurumen-eragin txikia.
 - Inbertsio-kostu txikiagoak.
 - Eragiketa-malgutasun handia.
 
- Muntatzeko erraza, modulu gisakoa baita.
 - Eragiketen sinpletasuna, automatizazio handi baterako aukerak eskaintzen dituelako.
 - Zentral konbentzional batek erabiltzen duena baino espazio fisiko gutxiago.
 - Ikatz edo fuel bidezko zentral batek baino kutsadura gutxiago.